Eraiki zutenetik lehen aldiz gaur bete da guztiz Itoizko (Nafarroa) urtegia, azken egunetako euritearen eta elur urtzearen ondorioz. Ebroko Hidrografi Konfederazioko iturriek agertu dutenez, 10:45ean iritsi du 586 garaiera zenbakia, hau da, Konfederazioak urtegi horrentzako aurreikusitako gehienezkoa. Urtegia 588 garaiera zenbakiraino bete daiteke, baina 586tik gorako tarteko hori ezusteko ur emariak jasotzeko hutsik utziko dute, segurtasuna bermatzeko.
Datozen bi hilabeteetan betetze maila horretan mantenduko dute urtegia, eta ondoren hasiko dira ura askatzen, hiru hilabetez, udan gerta daitezkeen ur eskasiei aurre egiteko. 536 garaiera zenbakiraino hustuko dute.
Asteazkenean guztiz betetzear izan zen urtegia -585,7 garaiera zenbakira iritsi zen ura-, baina iragarritako euri jasa handiak zirela-eta ireki egin zituzten uhateak, badaezpada.
Euritea
Azken egunetako euri jasak tarteko, osorik bete da lehen aldiz Itoizko urtegia
10:45ean iritsi du 586 garaiera zenbakia, hau da, Ebroko Hidrografia Konfederazioak Itoitzerako aurreikusitako handiena. Maila horretan mantendu nahi dute datozen bi hilabeteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu