Lan istripuak

Azken egunetako heriotzak salatu dituzte sindikatuek Bilbon

=iLan istripu gehiago ez=i lelopean elkarretaratzea egin dute gaur Bilbon ELA, LAB, ESK eta Stee-Eilas sindikatuek. Azken hiru egunetan lau behargin hil dira Euskal Herrian, bi Araban eta beste bi Bizkaian. Heriotza horiek eta lan prekarietatea salatzeko egin dute bildu dira, Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitza parean. Sindikatuetako ordezkariek urte hasieratik lan istripuak areagotzen ari direla eta horiei aurre egiteko neurriak eskatu dizkiete erakundeei.

2006ko abuztuaren 2a
13:20
Entzun
Luis Mari Arana ELAko ordezkariaren hitzetan, elkarretaratze honekin bete nahi dituzten asmoak honakoak dira: "hildakoen senideei elkartasuna erakutsi, langileek lana izateko duten eskubidea eta lan horretan segurtasuna izateko eskubidea aldarrikatu eta gizarteari gogorarazi egunero milaka langilek arrisku larriak izaten dituztela".

Bestalde, LABeko Ibon Zubietak nabarmendu du lan istripu hauek "izozmendiaren erpina" besterik ez direla eta oinarrian beste "lan arazo" batzuk daudela, besteak beste, azpikontratuak. Gogorarazi du 2005ean lan istripuen ondorioz hildako langileen kopuruak gora egin zuela eta aurten gauza bera errepikatzen ari dela (gutxienez 59 behargin hil dira dagoeneko) "inork neurririk hartzen ez duen bitartean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.