"Autoak ohiko ez diren ordu eta tokietan, hainbat herritarri egindako jarraipenak eta etxe inguruetan ezkutuan dabiltzan presentziak" sumatu dituzte Basaburuko (Nafarroa) herritarrek. Batik bat, Beruete, Arrarats eta Aizarotzen. Udalak ohar baten bidez adierazi du ez dakiela zein den operazioaren helburua, baina herritarrak kezkatuta daudela. "Gau eta egun jazarpena itogarria eta jasanezina" dela salatu du.
Oharraren bidez, herritarrak ohartarazteaz gain, "Euskal Herriaren salbuespen egoera, errepresio etengabea eta indar okupatzaileen presentzia" salatu du udalak. "Onartezina" dela esan du.