politika
Azken erasoen ondoren ELAk elkartasuna adierazi dio Aralarri
ELA sindikatuak elkartasuna adierazi dio Aralar alderdiari. Gasteizen ELAko eta Aralar alderdiko ordezkariek bilera egin dute. Aralarren egoitzen kontra egin diren erasoak eta Batasunaren aldetik Aralarrek jaso dituen "irainak" salatu ditu ELAk.
German Kortabarria ELA sindikatuko idazkari nagusiaren albokoak adierazi duenez, "Aralar alderdia eta bere koordinatzaile Patxi Zabaleta azken boladan erasotuak izan dira modu bidegabean". Horregatik ELAk elkartasuna eta babesa adierazi dio Aralarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu