Azken inkesten arabera, gehiengo osoa izango dute sozialistek Frantzian

2012ko ekainaren 8a
09:36
Entzun

Gaur argitaratu dira igandeko lehen itzuliaren aurreko azken inkestak, eta horien arabera PSk gehiengo osoa lortuko du Frantziako Legebiltzarrean. Abstentzioa %40koa izango dela aurreikusi dute. Les Echos-ek argitaratu duen inkestak, OpinionWay etxearena, PSk 290 eta 320 eserleku artean izango dituela dio; 577 ditu guztira. UMP, berriz, 313tik 209 eta 247 artera izatera jaitsiko litzateke. Berdeek 16 eta 22 eserleku bitartean lortuko lituzkete, eta Ezkerreko Fronteak, 18 eta 22 artean. Fronte Nazionalari botoen %16 ematen dio inkestak, baina gehienera lau eserleku lortuko lituzke, horren arabera. Radio Francek argitaratu duen inkestak ere, Ipsos etxeak egindakoa, 292 eta 346 eserleku ematen dizkio ezkerrari, aurreko astean aitortzen zizkionak baina hamar gutxiago, gutxi gora-behera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.