Azken orduak 'Gaixoa ni' kantatu aurretik

2014ko uztailaren 14a
10:55
Entzun

Zapi gorriak kentzeko garaia helduko zaie gauerdian Iruñean dauden festazaleei. Udaletxeko plazan, Gaixoa ni abestiarekin kenduko dituzte zapi gorriak, kandelak eskuan dituztela. Horrela, aurtengo sanferminei amaiera emango diete.

Gaua iritsi aurretik, ordea, askotariko ekintzak izango dira Iruñean. Egitarau ofizialean, goizetik gauera arteko jarduerak prestatu dituzte. Haur eta gaztetxoentzako ikuskizunak egongo dira goiz eta arratsaldean, musika banden saioa eguerdian, dantzaldia iluntzean eta suak gauean, 23:00etan.

Jai gunearen egitaraua ere beterik dator. Egunero bezala, Txiki Gunean puzgarriak, rokodromoa, sokatira eta beste antolatu dituzte. Gaurkoan, nazioarteari begira jarriko dira: nazioarteko gastronomia txapelketa, kultura arteko jolasak, nazioarteko erakusketa eta nazioarteko jakien herri balorazioa eta nazioarteko jakiak izango dituzte. Bazkariaren ondoren, berriz, txotxongiloak eta musika.

Nafarroa Oinez-en egitarauan herri kirolak dituzte, 18:30etik aurrera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.