Legegintzaldia amaitzen ari da eta Gipuzkoako ahaldun nagusiaren eta EAJren hautagaiaren agenda atsedenik gabeko bihurtu da. Azken txanpa da, maiatzaren 22ra artekoa. Markel Olano ahaldun nagusia Gipuzkoako Diputazioak antolatzen dituen ia ekitaldi guztietan dago, astegunetan egunero bat, gutxienez. Eta asteburuetan, alderdiaren ekitaldietan, Batu gaitezen kanpainaren barnean edo hautagaien aurkezpenetan. Olanoren agerpen publikoa areagotu da azkenaldian.
Urtarrilean eta otsailean, adibidez, mota askotako ekitaldietan agertu da. Egun batean, Hernaniko saihesbidearen bikoizketa obren hasieran egon zen eta hurrengoan, Eskualde gobernuetako kultura politikoaren aldaketa izeneko Gipuzkoa kasuaren aurkezpen ekitaldian. Eta hurrengoan, Ataungo Sarecar auto elektrikoak alokatzeko zerbitzu publikoaren inaugurazioan. Egun batean, Arantzazu ari da ekimenaren aurkezpenean parte hartu, eta hurrengoan Jose Luis de la Cuesta Euskalerriko Adiskide elkartean sarrera ekitaldian.
Azkenaldiko agenda anitz horren barruan, bi jardun instituzional garrantzitsu izan ditu Markel Olanok. Batetik, Gipuzkoako Diputazioak garatu duen Krisiaren aurkako 2011ko planaren aurkezpena. Ohiko agerraldiaz gain, Diputazioak hiru informazio saioa antolatu zituen, enpresei begira. Bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kudeaketa planaren balantzea eta etorkizuneko proposamenaren aurkezpena egin du gizartearen aurrean, aste honetan bertan.
Ekitaldi horretan zirriborratu zituen Gipuzkoaren zazpi erronka nagusiak aurrera begira: Jauzi kualitatibo bat ematealurralde enpresen lehiakortasunean, kalitatezko enpleguari eusteko, Babes sozialerako sistemaren finantzabidea bermatzea, Ikus-entzunekoen klusterra, Lurraldeko komunikabide azpiegitura handiak burutzea eta mugikortasunerako sistema bakar bat ezarri eta hedatzea, garraio publikoaren erabilera sustatzeko, Energiaren aurrezpena. Lurralde oreka eta gobernantza eredua aldatzea, hiru eraldaketa nagusi burutzeko: gizartea bera internazionalizatzea, berrikuntza soziala pertsonen eta erakundeen balioetan oinarrituta, eta herritarren partaidetza egonkorra administrazioan.
Martin Ugalde Foroa. Markel Olanoren hitzaldia
Azken txanpako agenda eroa
Azkenaldian areagotu egin da Markel Olanoren agerpen publikoa, instituzionala eta alderdikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu