Azken urtean %52 igo da Nafarroako Unibertsitate Publikoko masterren kostua

2012ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia errektoreorde Manuel Rapunek azaldu du aurten erakundeak %17ko murrizketa izan duela; matrikularen kostua %44 igo da, eta masterrena, zehazki, %52. Igoerak, besteak beste, ikasle kopurua %15 jaistea eragin du, Rapunek adierazitakoaren arabera. Kostuari aurre egiteko bankuekin bekak aztertzen dabiltzala azaldu du Rapunek; zatika ordaindu ahal izateko aukera esku artean dutela. Bakartxo Ruiz Bilduko parlamentariak erantzun dio hori eginda bankuek negozioa egingo dutela ikasleekin. Hilaren 11ko grebari atxikimendua eman dio gainera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.