Azken urteetako eskola uzte mailarik baxuena izan da Hegoaldean

2010ean hasitako joerari eutsiz, krisiaren ondorioz, gora egin du ikasten jarraitzen duten gazteen kopuruak

Erredakzioa
2012ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Azken bost urteetako eskola uzte kopururik baxuena izan zen iaz Hego Euskal Herrian. Espainiako Gobernuak emandako datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %12 izan da eskola uztea, eta Nafarroan, %13. 2010eko datuak kontuan hartuta, 0,6 puntu jaitsi da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta 3,8 puntu Nafarroan.

2010ean ere izan zen beherakada bat eskola uzte kopuruan. Krisi ekonomikoak eragin du, batez ere, joera hori. Lan egiteko aukerarik ez dutenez, gero eta gehiago dira ikasten jarraitzea erabakitzen duten gazteak. Aurten, adibidez, inoiz baino ikasle gehiagok eman duten izena Lanbide Heziketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.