Entzierro garbia eta azkarra izan da azkena. Zortziak jo bezain azkar atera da zezen saldoa Gaseko eskortatik. Taldearen gidaritza joaldunek hartu dute. Mercaderes kalearen hasieran taldearen atzekaldean zihoan zezen beltz bat erori egin da baina azkar altxatu da, eta bihurgunean harrapatu ditu anaiak.
Mercadereseko bihurgunea erraz hartu dute zezenek, eta saldoa luzatu egin da Estafetan. Gaztaina-koloreko zezen batek hartu die aurrea gainontzekoei eta erritmo bizia ezarri du. Atzetik joaldunak eta beste bost zezenak joan dira. Korrikalariek zezenen adarren artean sartu-irteeran ibili dira. Lasterketak politak ikusi dira. Lehenengo postuan zihoan adarduna, eta, besteak ere, zintzo portatu dira, eta ez dute inor adarkatzeko imintziorik egin.
Taldea luzatuta baina baturik sartu da plazara eta banaka. Bata bestearen atzetik sartu dira ukuiluan.
Hiru lagun eraman dituzte erietxera, kolpeak hartua.