Politika

Azkenaldiko indarkeria agerraldiak "oztopotzat" jo ditu Moreno ezker abertzaleko kideak

Eraso horien atzean nor eta zer dagoen ez dakitela azpimarratu du Elorrioko alkateak. Ezker abertzalea "batuta" dagoela nabarmendu du, eta ETAren su-eten bat Espainiako Gobernuaren mugimenduak gustura hartuko lituzkeela.

2010eko abuztuaren 23a
14:55
Entzun
Azkenaldiko eraso eta indarkeria agerraldiekin ezker abertzaleak ez duela inolako zerikusirik argi utzi du Niko Moreno indar politiko horretako ordezkari eta Elorrioko (Bizkaia) alkateak. Areago, eraso horiek ezker abertzaleak hartutako bidearentzat "oztopo" direla azpimarratu du: "Ezker abertzaleak hasi duen bidean oztopo bat dira, baina ez da ezker abertzalea jartzen ari den oztpo bat. Honen atzean dagoena ez, jakina, ez da ari laguntzen".

Morenok Europapressi egin dizkio adierazpen horiek, eta atzo zabaldu zuen albiste agentziak elkarrizketa. Indarkeria agerraldi horien atzean zer eta nor dagoen ez dakitela erantsi du Elorrioko alkateak, baina zenbait eragile politiko eta instituzionalek hartu duten jarrera ikusita, horien guztien oinarrian "asmo politiko bat" egon daitekeela iritzi dio.

Ildo horretatik, beste eragile batzuek ezker abertzalearen barne egoerari buruz egin dituzten irakurketak gezurtatu ditu Morenok, eta ziurtatu du ezker abertzaleak "barne batasun handia" duela: "Guztiz korrosiboa da une honetan gogor eta bigunez edo traidore eta ez-traidoreez mintzatzea". Ezker abertzaleak bide garbi bat hartu duela, eta horretan aurrera egiteko ahalegin guztia egingo dutela erantsi du.

ETAri dagokionez, erakunde armatu horren su-eten bat gustura hartuko lukeela esan du, baina, zehaztu, gogo berarekin jasoko lituzekeela beste eragile batzuen mugimenduak, batik bat, Espainiako Estatuarenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.