Bukatu dira Iruñeko sanferminetako entzierroak, gaurkoarekin, zortzigarrenarekin. Eta gaurkoa ere, ia beste denak bezala, garbia izan da; oso garbia. Ez da adarkadarik izan, ez da zezenik geratu atzean, azkarra izan da -bi minutu eta 31 segundo...-. Núñez del Cuvillo ganadutegiko zezenak izan dira gaur.
Bost lagun eraman dituzte erietxera, kolpeekin, baina inor ez dago larri. Atzerritarrak dira denak. Eguerdirako guztiek ere irten dute hospitaletik.
Aurtengo entzierroak iazkoen aldean garbiak izan dira. Datuak: joan zen urtean 11 lagunek jaso zuten adarkada, aurten lauk baino ez; iaz baino 90 korrikalari gutxiago eraman dituzte aurten erietxera; guztira 457lagun artatu dituzte, iaz baino 52 gutxiago.
Zazpi lagunek erietxean jarraitzen dute
Entzierroetan zauritutako zazpi lagunek ingresatuta segitzen dute. Hauek daude erietxean:
- J.M.E.A., 37 urteko Lekunberriko (Nafarroa) bizilaguna. Bularraldea zapaldua du, sabelaldean kolpea dauka...
- P.A.N., 33 urteko iruindarra. Kolpe ugari dauka.
- A.G.H., 37 urteko Zornotzako (Bizkaia) bizilaguna. Kolpeak ditu eskuin besoan, sabebaldean, bularrean eta buruan.
- W.J.C., 26 urteko estatubatuarra. Eskubiko izterrean adarkada du.
- W.M.D., 22 urteko estatubatuarra. Eskubiko izterraldean adarkada du.
- I.F.R., 28 urteko espainiarra. Eskubiko izterrean adarkada dauka.
- D.A.C., 19 urteko espainiarra. Bularrean zapaldua hartu zuen eta saihets bat hautsia du.
Festak gaur gauerdian amaituko dira, Pobre de mi abestuta.
Iruñeko sanferminak
Azkeneko entzierroa ere garbia izan da
Bost korrikalari eraman dituzte erietxera, kolpeekin. Inor ez dago larri. Iazko entzierroetan baino zazpi lagun gutxiagok jaso dute adakarda aurten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu