Azkoitiko Bizilore eskola itxi egin dute, koronabirusagatik

Hezkuntza Sailak ez du jakinarazi zenbat kutsatu dauden Azkoitiko Bizilore eskola aktiboan. 38 ikasleko eskola da. Nafarroako ikasleen %3,1 konfinatuta daude.

Azkoitiko Bizilore eskolaren gela bat, artxiboko irudian. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2021eko apirilaren 23a
13:09
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez, COVID-19agatik aurrez aurreko eskolak etetea erabaki dute Azkoitiko Bizilore eskola aktiboan (Gipuzkoa). Jaurlaritzak ez du zehaztu noiz itzuliko diren eskolara hango 38 ikasleak, ezta zenbat positibo izan diren ere.

Gaur-gaurkoz, erabat itxita dagoen eskola bakarra da Bizilore, baina ikasgela batzuk itxiak dituzte beste zenbait ikastetxek. Orotara, 237 talde daude konfinatuta Hego Euskal Herriko 149 ikastetxetan; hots, ikasgelen %1,13 itxita daude. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak beste datu bat ere eman du: azken orduetan beste 221 ikasle konfinatu behar izan dituzte, eta 1.913 ikasle daude egoera horretan; hau da, ikasle guztien %3,1.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.