Heriotza

Azkoitiko sutean zauritu zen emakumezkoa hil egin da

Karbono monoxidoa arnastu zuelako larri zegoen 88 urteko andrea. Senarra arrazoi beragatik hil zen joan den ostiralean, sutea gertatu zen egunean.

2006ko azaroaren 8a
17:04
Entzun
Beren etxeko ganbaran izandako sute baten ondorioz karbono monoxidoa arnastu eta larri zegoen 88 urteko emakumezkoa atzo hil zen, Donostiako Ospitalean.

Joan den ostiralean sutea piztu zen Azkoitiko (Gipuzkoa) Ibaiondo kaleko eraikin bateko ganbaran. Doi-doi aindeko senar-emazteen logelaren ganbararen gainean zegoen ganbara, eta karbono monoxidoa arnastu zuten biek. Senarra, 85 urteko J.A.A., segituan hil zen kearekin pozoinduta. Andrea, 88 urteko N.Q.U., bizirik erreskatatu zuten larrialdi zerbizuek, eta Donostiako Ospitaleko zainketa berezien unitatean ingresatuta egon da atzo hil zen arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.