Amaia Azkueren auzian lekukotza eman duen emakume bati eraso egin diote gaur, Azpeitian, Nuarbe auzoan. Motorrean zihoan pertsona batek egur batez jo du.
Emakumeak bizkarrean jaso du kolpea, burutik gertu, eta konorterik gabe gelditu da. Donostiako Ospitalean artatu behar izan dute.
Azkue hiltzeaz akusatutako gaztearen familiaren gertukoa da erasoa jaso duen emakumea. Oraindik ez da argitu, ordea, defentsak edo akusazioak eskatuta eman zuen testigantza.
Ertzain etxean salaketa aurkeztu du emakumeak, motorzale batek iraindu eta kolpatu duela. Ertzainak ikertzen ari dira erasoa zergatik eta nola gertatu den. Herrizaingo Sailak ez du beste xehetasunik eman.