Azkuna: "Bilbotar guztientzako saria da"

2013ko urtarrilaren 8a
18:38
Entzun

Iñaki Azkuna "pozik" azaldu da 2012. urteko munduko alkate onenaren saria emango diotela jakin ostean, eta gaineratu du "bilbotar guztientzako saria" dela. Radio Euskadin eginiko adierazpenetan, Bilboko alkateak esan du "zortea" izan duela saria eskuratuta.

Azkunak azaldu du "poza" ematen diola "bat-batean" sari hori jasotzeak, oraindik minbizia sendatzeko tratamenduarekin jarraitzen duen uneotan.

Bilbo gainbeheran zegoen industria hiri izatetik turismoarentzat erakargarri izatera eraman du Azkunak, saria eman dion City Mayors Fundazioaren esanetan. 900 alkate baino gehiagoren artean hautatu dute Bilbokoa.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.