Nazioaren egoerari buruzko eztabaida

Aznar: "Ibarretxe Planak ez du lekurik Espainiako Konstituzioan ezta Europaren eraikuntzan ere"

Espainiako presidente Jose Maria Aznarren arabera, Konstituzioa errebisatzeko ideia bera "erabat arduragabea" da, eta horren helbururik behinena "estatu konstituzionalista urratzea" da. Aznarrek Ibarretxe Plana kritikatu du, eta "Espainiako Konstituzioan zein Europaren eraikuntzan lekurik ez" duela azpimarratu.

2003ko ekainaren 30a
17:52
Entzun
Jose Maria Aznar Espainiako presidentea denbora luzez aritu da gaur Espainiako Kongresuan egiten ari den Nazioaren egoerari buruzko eztabaidan Ibarretxe Planaz. Aznarren esanetan, EAEko lehendakariaren plana "Espainiaren subiranotasuna usurpatzeko saio" bat da, "ustezko erabakiguneen izenean independentismoa babesten" ari direlako.

Proiektu horren "inposaketa" salatu du, eta "etnikoa" dela gehitu. "Hori da ETAren indarkeriagatik ordainarazi nahi diguten prezioa", zehaztu du. Hala, Espainia "ETAren indarkeria garaitzeko bide onetik" doala azpimarratu du, eta ETAren ingurua "erabat deuseztatua" eta bere buruzagiak atxilotuak eta kartzelan ikustea espero duela nabarmendu.

Aznarren arabera, ezinbestekoa da "batasun demokratikoa mantentzea indarkeriari aurre egiteko", eta Batasuna, HB eta EHren ilegalizazioarekin "Espainiako instituzio demokratikoetara duintasuna Itzuli" dela azpimarratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.