Euskara

Azpeitia, Atxondo, Otxandio, Mallabia eta Areso dagoeneko Uemako kide dira ofizialki

Euskara nagusi izango den lurraldea aldarrikatzen ari dira gaur Azpeitian, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen egunean.

2008ko ekainaren 14a
18:12
Entzun
Uema (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) Eguna ospatzen ari dira gaur goizetik Azpeitian (Gipuzkoa), Sustraiak galtzen ez utzi, euskarari eutsi lelopean, eta udaletxean hamarretan hasita egin duten batzarrean ofizialki onartu dituzte Uemako kide bezala, Azpeitia ez ezik, Atxondo, Otxandio eta Mallabia (Bizkaia) eta Areso (Nafarroa).

Egun guztiko jaia dute antolatua, eta euskara nagusi izango den lurraldearen alde ari dira egiten. "Euskarak, biziko bada, erdarek bezala, nagusi izango den gunea behar du", dio Jon Bollar Uemako lehendakariak. "Gutxieneko lurralde horretan euskaraz arlo guztietan jardun ahal izateko laguntza eta bermea eskaintzea da erronka".

Herri ekimenak 1991. urtean sortu zuen Uema, eta oraindik arazoak dituztela dio Bollarrek: "17 urteko lanaren ondoren, Uemarenganako susmoak ez dira desagertu". Arazoak arazo, Uemak bere autonomiari eutsiko diola nabarmendu zuen.

Egitaraua

09:00. Pilota partidak Frontoi Txikin: Lea-Artibai eta Azpeitia elkarren aurka.

10:00. Uemaren Batzar Nagusiaren bilera eta kide berrien onarpen ofiziala, udaletxean.

11:00. Herrialdekako herri kirol lehia, plazan.

11:00. Harrera instituzionala, udaletxeko batzar aretoan.

13:00. Ekitaldia, plazan. Bertsolariak, dantzariak...

14:30. Bazkaria Azoka plazan.

15:30. Haur parkea, herriko plazan. Puzgarriak eta jolas ekologikoak.

17:00. Antzezkizuna taldearen txotxongiloak, udaletxe azpian.

18:00. Dantzaldia plazan, Edan taldearekin. Herriko kaleetan barna, gainera, Botapoa batukada ibiliko da.

Egun guztian. Txosna jarrita egongo da herriko plazan, eta Kontseiluaren erakusketa ikusi ahal izango da udaletxe azpian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.