Gaur goizean Azpeitian (Gipuzkoa) baserri bat erre da, Aratz-Erreka auzoan. Hain zuzen, Atxumarri Goikoa baserriak hartu du su, uztarria.com-ek argitaratu duenez. Hainbat iturrik jakinarazi dutenez, eraikina "guztiz" kiskali da. Ez da inor zauritu.
Goizeko hamar eta erdietan piztu da sua, oraindik ez dakite baserriko justu zein tokitan.
Suhiltzaileek, hala ere, sua alboko baserrietara ez hedatzea lortu dute eta eguerdirako kontrolpean zeukaten.
Gizartea
Azpeitiko baserri bat guztiz erre da
Ez da inor zauritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu