Politika

Azpeitiko EAko afiliatu batzuek alderdia utziko dute, herriko ordezkariekin daukaten desadostasuna dela-eta

Herriko Eusko Alkartasunako 30 afiliatuk gutuna atera dute -besteak beste, alkate eta zinegotzi izandako kide batzuek-, baina oraingoz ez dute jakinarazi zenbatek eta zeinek utziko duten EA. Duela bi urte ANVrekin udal gobernu akordioa egin izana kritikatu dute, baita zentsura mozioan EAko zinegotzi batek kontra bozkatu izana ere.

Uztarria.com
2009ko otsailaren 7a
12:22
Entzun
Azpeitiko (Gipuzkoa) EAko 30 afiliatuk hedabideetara bidalitako gutunean jakinarazi dute alderdikide batzuek baja emango dutela, herriko EAko arduradunekin ez daudelako ados. Ez dute zehaztu zenbatek utziko duten alderdia, ezta zeinek ere.

Komunikabideetara eskutitza, besteak beste, Azpeitiko Udalean alkate eta zinegotzi karguak izan dituzten kide batzuek bidali dute: Luziano Lazkano, Javier Beobide, Nekane Larrañaga, Aitor Aranguren, Iñaki Olaizola, Xabier Goenaga, Maria Jesus Garmendia eta Iñaki Eizmendik.

Duela bi urte EAk EAE-ANVrekin udal gobernu akordioa egin izana edota joan den urtarrilaren 17an Iñaki Errazkin alkatearen aurkako zentsura mozioan EAko zinegotzi batek aurka bozkatu izana dira aipatu dituzten arrazoi batzuk Eusko Alkartasunako 30 kide horiek. "Azpeitiko EAk garbi eta irmo azaldu behar du ETAren kontrako jarrera". "Alderdiak bizi duen egoeraren aurrean ez dugu ikusten arduradunik, ez autokritikarik, eta gure ustez, ezta etorkizunik ere".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.