Pasa den uztailean euskal preso politikoen eskubideak bermatzea aldarrikatzeko mozioa onartu zuten Azpeitiko Udalean (Gipuzkoa) eta gaur Estatuko Abokatuen Elkarteak helegitea jarri du Donostiako administrazio auzietako epaitegian. Mozioa bertan behera uzteko eskatu du, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Mozio hori onartzearen ondotik, herriko plazan Euskal Presoak Euskal Herrira dihoen zapia jarri zuten, Azpeitiko Udalaren irudiarekin batera eta hori helegitearen erantzuna jaso aurretik kentzeko eskatu du Abokatuen Elkarteak.
Ezker Abertzaleko, EAko eta Aralarreko hautetsien baiezkoa izan zuen mozioak eta aurrera atera zen. Gaixotasun larriak dituzten euskal presoak aske uztea, biziarteko zigorrarekin amaitzea eta presoak Euskal Herrira elkartzea da Udalaren erabakiaren xedea.
AAMk, euskal presoen argazkien aurka abian jarri duten jazarpenak oinarrian helburu sakonagoak dituela salatu du. "Euskal presoekiko elkartasun espresio oro ezabatu nahi du Espainiako Gobernuak, eta horretarako elkartasunak dituen hamaika formak ezabatu nahi dituzte".
euskal presoak
Azpeitiko Udalean onartutako presoen aldeko mozioari helegitea jarri dio Estatuko Abokatuen Elkarteak
Mozio horrek gaixotasun larriak dituzten euskal presoak aske uztea eta biziarteko zigorrarekin amaitzea eskatzen du, besteak beste. Herriko plazan euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko eskatzen duen pankarta ere kentzeko eskatu du Abokatuen Elkarteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu