Azpiegiturak gako gisa ditu Rajoyk lehiakortasunerako

2015eko martxoaren 31
00:00
Entzun
Nafarroa Errioxarekin lotzen duen LO-20 errepidearen eta A-12 autobidearen arteko lotura martxan jarri zuen atzo Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak. Espainiako bide eta tren azpiegiturak goratzeko baliatu zuen ekitaldia: «Munduko herrialde aurreratuenetako bat da. Irekitzen dugun errepide zati bakoitzak denen aberastasunerako ardatz berri bat dakar». Hala, pertsonak «hurbiltzeaz» eta «erosotasuna» emateaz gain azpiegiturek ekonomian daukaten eragina nabarmendu zuen presidenteak: «Lehiakortasunerako giltzarri dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.