Joan den udaberrian behar baino antxoa gutxiago jaio zela eta ez dela espeziearen iraupena bermatzeko lain erakusten dute ikerketek.
AZTI Itsas Ikerketarako Zentro Teknologikoaren arabera, antxoa arrantzatzeko debekuari eutsi beharko litzaioke Euskal Herriko kostaldean, egin dituzten ikerketek erakusten baitute joan den udaberriak espeziearen iraupena bermatzeko beharrezkoa dena baino antxoa gutxiago jaio zela.
Juvenaren ikerketek emandako datu horrek "balio orientatzailea" baino ez duela onartu du AZTIk, baina gogorarazi du beste azerketa batzuek ere joera bera adierazten dutela. Antxoa, bizitza ziklo laburragatik eta berezko hilkortasun handiagatik, espezie ahula dela adierazi du AZTIk, eta, ondorioz, "zientzia irizpideetan" oinarrituta kudeatu behar dutela administrazioek antxoa arrantza.
Arrantza
AZTIren arabera, antxoa arrantzatzeko debekuari eustea ezinbestekoa da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu