EUSKAL HERRIA

Babes ofizialeko etxeen kopuru bat indarkeriaren eraginez joandakoentzat izatea nahi du PPk

Etxebizitza Legeari aurkeztutako zuzenketetako batean proposatu du neurri hori PPk.

Nerea Llanos, Eusko Legebiltzarrean. RAUL BOGAJO, ARP
2014ko urtarrilaren 23a
14:18
Entzun

Etxebizitza Lege proiektuaz eztabaidatzen ari dira Eusko Legebiltzarrean, eta 177 zuzenketa aurkeztu dizkio PPk lege egitasmoari. Efe agentziak zabaldu duenez, horietako bat da Araba, Bizkai edo Gipuzkoatik indarkeriaren eraginez joan eta itzultzeko asmotan daudenei babes ofizialeko etxebizitzen kopuru bat gordetzea.

Nerea Llanos PPko legebiltzarkideak azaldu du alderdiak Etxebizitza Legearen aurreproiektuaren inguruan duen ikusmoldea. Babes ofizialeko etxebizitza bat izateko, gutxienez hiru urtez erroldatuta egotea beharrezkotzat jo nahi du  PPk, eta "behar egoerak" asetzearen alde agertu da. Alde horretatik, "behar larriena" duten taldeentzat "etxe kopuru bat" gordetzea proposatu du PPk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.