Udalbiltzako auzipetuekiko elkartasuna handitzen ari da, eta gaurkoa da beste adibide bat: euskal gizarteko kide ezagunek Udalbiltza Elkartasuna aurkeztu dute, Donostian. Babes zabala eta askotarikoa jaso dute, beraz, auzipetuek.
Absoluzioa eskatu dute ekimeneko kideek. "Herentzian jaso dugun auzia dugu. Alegia, 2003an ginen, PP [Espainiako] gobernuan, Aznar buru, eta bultzada politikoa nabarmena zen euskal gatazkari begira oro har garatutako jardun judizial zabalean, bereziki [Espainiako] Auzitegi Nazionaletik. Herentzia horren anakronismoa are nabarmenago gelditzen da espediente judizial honetan". Ondorioz, "burugabekeria" hori amaitzeko galdegin dute.
Haien ustez, "Egunkaria auzian bezala", Udalbiltzakoan "bultzada politikorik gabe proba oinarririk ez dago. Eskari bakar hauxe baino ezin da egin: absoluzioa Udalbiltzako auzipetuentzat".
Maribi Ugarteburu auzipetuak adierazi du halako ekitaldiei esker "indartsuago" sentitzen direla. Auzia gaitzetsi du berriro. "Injustizia handi batek eramango gaitu aulkira, baina ahalik eta lasaien egongo gara".
Ostegunean hasiko da epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean. 22 auzipetu daude eta 10 eta 22 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin dituzte haien aurka, ETArekin lotura dutelakoan. 2003an egin zuten Euskal Herriko udalen elkartearen aurkako operazioa.
Udalbiltza Elkartasuna ekimeneko kideak
- Adolfo Muñoz (ELAko idazkari nagusia).
- Ainhoa Aznarez (Iruñeko zinegotzi ohia, PSN).
- Ainhoa Etxaide (LABeko idazkari nagusia).
- Aitor Lopez Rekarte (Realeko futbolari ohia)
- Antton Arbulu (Zumarragako alkate ohia, PSE-EE).
- Antxon Lafont (CESeko lehendakari ohia).
- Asun Fernandez de Garaialde (Aralarreko parlamentaria Nafarroan, Altsasuko alkate ohia).
- Asun Pagoaga (aktorea).
- Benito Lertxundi (abeslaria).
- Gorka Knorr (eusko legebiltzarkide ohia).
- Jean Haritxelhar (Euskaltzaindiako lehendakari ohia, Baigorriko alkate ohia).
- Iñaki Aldekoa (Aralarreko batzarkidea Araban).
- Iñaki Zarraoa (Getxoko alkate ohia, EAJ).
- Jean Michel Galant (Paueko Kontseilu Nagusian kontseilari ohia).
- Jesus Mari Agirrezabala (Debako alkatea, Udalbideko Zuzendaritza Batzordearen lehendakariorde ohia).
- Jesus Uzkudun (CCOO-Euskadiko exekutibako kidea).
- Jon Sarasua (bertsolaria eta unibertsitate irakaslea).
- Jose Mari Esparza (editorea).
- Julian Eizmendi (Udalbiltza-Udalbildeko lehendakaria, Azpeitiko alkatea, EAJ).
- Koldo Gorostiaga (eurodiputatu ohia, ezker abertzalea).
- Kontxi Bilbao (eusko legebiltzarkide ohia).
- Maialen Lujanbio (bertsolaria, txapeldun nagusia).
- Maixux Rekalde (Lokarriko kidea).
- Maria Eugenia Arrizabala (eusko legebiltzarkidea, Zumaiako alkate ohia, EAJ).
- Mikel Irizar (euskara teknikaria).
- Miren Legorburu (ezker abertzaleko kidea).
- Mixel Berhokoirigoin (Euskal Herriko Laborantza Ganberako lehendakaria).
- Pello Zabala (frantziskorra, meteorologoa).
- Rafa Larreina (Eusko Alkartasuneko eusko legebiltzarkide ohia).
- Sabin Intxaurraga (Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia, Zeanuriko alkate ohia, EA).
- Txaro Arteaga (Emakundeko zuzendaria ohia).
- Xabier Mendiguren (Kontseiluko idazkari nagusi ohia).
- Xabier Oleaga (Kazetaria, Egunkaria auzian absolbitua).
udalbiltza auzia
Babes zabala eta askotarikoa jaso dute Udalbiltzako auzipetuek
Udalbiltza Elkartasuna ekimena aurkeztu dute euskal gizarteko hainbat lagun ezagunek gaur, Donostian, eta absoluzioa eskatu dute. Tartean dira PSE eta PSNko kideak. Auzipetuek diote "indartsuago" sentitzen direla halako ekitaldiekin. Ostegunean hasiko da epaiketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu