grebalariak

Babesa agertu diete Telletxea eta Martinezi, espetxean sartzeko deia jaso ostean

Elkarretaratzera deitu dute urriaren 2rako.

Grebalarien aldeko manifestazioa, ekainean. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2014ko irailaren 17a
15:10
Entzun

Grebalariak Aske plataformak aurreratu zuen moduan, irailaren 22tik aurrera hamar eguneko epea izango dute Jon Telletxeak eta Urtzi Martinezek espetxean sartzeko. Atzo jaso zuten jakinarazpena epaitegian. Urriaren 2an, epe hori bukatuko den egunean, elkarretaratzea egingo dute Bilbon, Albia lorategian, auzitegiko eskaileretan, 11:00etan. Atzo, berriz, manifestazioa egin zuten Bilbon, bi gazteei babesa adierazteko.

Bi urte eta erdiko espetxe zigorra jarri diete Telletxea eta Martinezi, 2012ko martxoaren 29ko greba orokorreko istiluetan parte hartu izana egotzita. Hasieran, zigorra hamabost hilabetekoa zen, baina, desordena publikoa eragitea leporatuta, zigorra handitu egin zieten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.