Babesa agertu diote Irunen ustez bortxatu zuten andreari
IRUN. Asteburuan Irunen (Gipuzkoa) ustez bortxatu zuten emakume bati elkartasuna adierazteko eta erasoa gaitzesteko protesta egin zuten atzo Irunen bertan. Herriko alkate Jose Antonio Santano tartean zela, ehun bat lagun elkartu ziren, isiltasunean. Bestalde, Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi du bi gizon atxilotu dituztela azken astean genero indarkeria egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu