Onartua izateko adostasun nahikorik lortu gabe ekin dio Eusko Jaurlaritzak udal legearen proiektuaren tramitazioari Eusko Legebiltzarrean. PPk gobernu ituna hautsi eta gero, gobernuak PSE-EEren babesa baino ez dauka lege egitasmoa aurrera ateratzeko,atzo agerian geratu zenez. Udal lege egitasmoaren xehetasunak azaldu zituen Manuel Salinero Lehendakaritzako idazkari nagusiak Legebiltzarreko Herrizaingo eta Justizia batzordean, etataldeei «borondate politikoa» eskatu zien akordioetara heltzeko.EAJk, PPk, Aralarrek, EAk eta Ezker Anitzak proiektuaren gabeziak nabarmendu zituzten, eta zuzenketak aurkeztuko dituztela iragarri zuten.
Ez du samurra izango Jaurlaritzak lege proiektua aurrera ateratzea, EAJren edo PPren aldeko botoa behar duelako. Gainerako lege egitasmoekin ereegoera berean egongo da, baina gutxiengoan egonda ere, lege proiektuak aurrera ateratzeko itxaropena duela eta akordioak bilatuko dituela esan zuen goizean Jaurlaritzako eledun Idoia Mendiak. Hala ere,ohartarazi zuen ez direla «arrastaka ibiliko» akordioak lortzeko.
Udal legearen «lerro gorriak»
PPk atzoadierazi zuen bere taldeak ez duela «edozein lege» babestuko, are gutxiago Estatutuaren, Lurralde Historikoen Legearen eta Kontzertu Ekonomikoaren eskumenak urratzen baditu. PPren ustez, Jaurlaritzaren udal legeak zenbait «lerro gorri» gainditzen ditu, tartean, foru eskumenak. Laura Garridok kritikatu zuen sozialistek ez dutela PPrekin negoziatu proiektuaren edukia, eta beraz, ez dutela «sukaldeko lana» egin. Hala, «egoera dagoen moduan ikusita», akordioetara iristeko «ahalegin berezia» egiteko eskatu zion Jaurlaritzari.
Udal Legeak ez duela inolako eskumenik urratzen ziurtatu zuen Salinerok, eta hargatik ulergaitza iruditu zitzaion PPk babesik ez ematea. «Edukian parte hartu ez baduzue izan da ez duzuelako nahi izan», erantzun zuen. Oscar Rodriguez PSE-EEko legebiltzarkideak gogoratu zuen legealdiaren hasieran sinatutakogobernu akordioan Udal legea babestearen aldeko konpromisoa hartu zuela PPk. Akordio hori hautsi bada ere, udal lege batnahiote duen «eufemismorik» gabe argitzeko eskatu zion PPri.
Eskumenetan eta finantzazioan aldaketa sakonak dakartza Jaurlaritzak onartu duen proiektuak: besteak beste, udalei autonomia gehiago ematen die euren baliabide ekonomikoak eta eskuduntzak kudea ditzaten. Finantziazioa zehazten duen Finantzen Euskal Kontseiluan udalek boto eskubidea izatea nahi du Jaurlaritzak, baina Eudelen esku uzten duerakunde horretara bidaliko dituen hiru ordezkarien aukeraketa.
Udal Legea egiterakoan udalerrietan ordezkaritza gehien duen alderdiaren iritzia ez duela kontuan hartu aurpegiratu zioten EAk eta Aralarrek Jaurlaritzari.«Lege on bat egin nahi baduzue, gaur egun udaletan ordezkaritza duten indar politiko guztien parte hartzea bermatu behar da», azpimarratu zuen Dani Maeztuk. Halaber, salatu zuen legeak ez duela bermatuko herritarren parte hartzea eta euskararen erabilera ez duela arautuko.
EAJrekin akordiorik bilatu ez izana egotzi zion Ane Urkiola jeltzaleak Jaurlaritzari. Halaber, ohartarazi zuen EAJk«desadostasun sakonak» dituela proiektuarekin: «Udal legea nahi dugu, baina ez edonolakoa».
Quirogaren aurka
Bestalde, PPk ez gainerako legebiltzar taldeekgaitzetsi egindute joan den ostiralean Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteak Bilduko bi hautetsiri Legebiltzarreko prentsa aretora sartzea debekatu izana. Quirogak ezarritako betoaren aurkako protestaidazkia eraman zuen atzo EAko Juanjo Agirrezabalak Bozeramaileen Batzordera, eta EAJko, PSE-EEko, Aralarreko eta Ezker Anitzako eledunen babesa jaso zuen. UPDk ez zuen batzordean parte hartu, baina Quirogaren jarrera salatu zuen.
EAk aurkeztutako idazkiak dio Legebiltzarreko presidentearen jarrera «adierazpen askatasunaren» aurkakoa dela eta hartutako erabakia «arbitrarioa» dela. EAk horrelako jokabideak errepika ez daitezen eskatu dio Quirogari.
Babesik gabe ekin dio Jaurlaritzak udal legearen tramitazioari
EAJ, PP, Aralar, EA eta Ezker Anitzak lege proiektua kritikatu dute eta PSE-EEri akordiorik ez bilatzea egotzi diote
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu