Babestutako etxea gal dezakete beste bat erosten dutenek
GASTEIZ. Babestutako etxebizitza gal dezakete beste bat erosten dutenek. Hala jasotzen da Eusko Jaurlaritzak onartutako Lurzoruaren Legean. Diru sarrerak «neurrigabe» gehituz gero ere, gal dezakete etxebizitza. Diru sarrera txikiak eta bizileku duinik ez duten herritarrei alokairuko etxebizitza bat emateko aukera ematen die administrazioei lege berriak. Hutsik dauden etxebizitzei dagokienez, kanon bat ezarriko dute, edo, bestela, alokatzera behartuko dituzte etxejabeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu