Udalak animatuko ditut Ueman sar daitezen, eta saiatuko naiz diputazioak ere anima ditzan. Horraino esan dezaket".
"Euskaltzalea naiz beste ezer baino lehen; beste batzuk alderdi edo ideologia batekoak dira, eta gero euskaltzaleak".
"Aurreko aldundian egin zen oso lan ona: eragin linguistikoaren ebaluazioa. Ohitu bagara ingurumen fisikoa zaintzen, logikoa da ingurumen linguistikoa ere zaintzea. Herri batean 300 biztanle badaude, ez dezagun egin urbanizazio bat 500 biztanle eramango dituena, auskalo nondik eta zer hizkuntza perfiletakoak".