Iragan igandean Badajozetik bueltan istripua izan zuten euskal presoa bisitatzera joandako bi lagunek. Jon Zubiaurre euskal presoaren lagunek Altsasu eta Etxegarate artean dagoen tunelean istripua izan zuten. Igande goizeko 08:00etan autoaren kontrola galdu eta tunelaren pareta jo zuten. Etxeratek esan duenez, 24 urteko bi lagunek ez zuten kalte fisikorik pairatu.
Etxeratek salatu duenez, istripua bidai luzeak eragindako nekearen ondorioz gertatu zen. Izan ere, Zubiaurre preso donostiarra bisitatzeko, senideek eta lagunek, 1.536 kilometroko bidaia egin behar baitute, errepidean 20 ordu baino gehiago emanez. Igandeko istripu horrekin 27 dira jada urte hasieratik euskal presoen senideek izandako istripuak.
Sagarduik 24 urte espetxean
J. M. Sagarduiatxilotu zutenetik 24 urte beteko dira bihar. Preso Zornotzarrak Espainian espetxeraturik urte gehien daraman pertsona da; hori dela eta, Etxeratek, biharko, protesta eguna deitu du Zornotzan (Bizkaia).Etxeratek Zornotzako komertzioek pertsianak itxiko dituztela ohartarazidu eta arratsaldeko 19:30tan kontzentrazioa deitu du Udaletxe aurrean.
Biharko protesta egunaz gain, uztailaren 9an hitzaldia eskainiko dute Zornotzan. Zornotza Aretoan egingo den hitzaldian Fernan Irakulis eta Joxean Etxebarri euskal presoak egongo dira baita Iñaki Goioaga abokatua ere. Hitzaldian isolamendua, sakabanaketa eta kartzela politika izango dituzte mintzagai.Egun J. M. SagarduiZornotzako presoa bere herritik 730 kilometrora aurkitzen da Jaengo kartzelan espetxeraturik.
euskal presoak
Badajozen preso bat bisitatzetik bueltan bi lagunek istripua izan dute
Jon Zubiaurre euskal presoa Badajozera bisitan joan ziren bi lagunek istriua izan zuten asteburuan. Badajozetik bueltan, Altsasu eta Etxegarate artean izan zuten istripua. Etxeratek jakinarazi duenez, Jon Zubiaurreren lagunek ez dute kalte fisikorik jasan. Bestalde, bihar J. M. Sagardui atxilotu zutenetik 24 urte betetzen direla eta, protesta eguna deitu du Etxeratek Zornotzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu