"Badakigu ezberdinak garela, baina oinarri sendo bat eraiki behar dugu elkarrekin"

Felix Arrietak eta Anaiz Funosasek irakurri dute ekitaldiko mezua. "Elkarbizitzak" batzen dituela esan dute: "Elkarbizitzak errespetua esan nahi du, hurkoarekiko eta geure buruarekiko aitorpena. Hori da gure jomuga”.

Miramarko ekitaldiaren osteko argazkia. ENEKOITZ ESNAOLA
Hodei Iruretagoiena
2018ko urriaren 20a
16:48
Entzun

Arrietak euskaraz eta gaztelaniaz irakurri du Elkarbizitza izeneko mezua, tartekatuta. Funosasek, berriz, frantsesez.

“Guztiok dakigu askotariko bizipenen iragana daukagula", azaldu dute hizlariek: "Gauza asko bizi izan ditugu, sufrimendu asko, min asko, eta ahaztu gabe, eraiki behar dugu gizarte bat bere burua errespetatzen duena. Gizarte hobea utzi behar diegu ondorengoei, eta guri dagokigu zauriak ixteko bideari ekitea”. Horretarako, "sufrimendu guztiekin amaitzea" eta elkarbizitzarako baldintzak sortzeko beharra nabarmendu dute biek.

Elkarrekin lan egiteko deia izan da ekitaldiko mezu nagusia. "Badakigu ezberdinak garela, jatorrian eta helburuetan. Baina oinarri sendo bat eraiki behar dugu elkarrekin”. Horretarako baldintza behinena "errespetua" dela aldarrikatu dute, "geure buruari eta ondokoei".

"Garai historikoa"

Oraingoa "garai historikotzat" jo dute dinamikako partaideek: "Gero eta kitaldi gehiagotan gaude guztiok elkarren ondoan, eta batzuetan ohartu gabe, elkarrekin lanean ari garela konturatzen gara". Orandik, ordea, egiteko ere bidea badagoela nabarmendu dute: "Gaur, sufrimendu guztiekin amaitzeko beharra azpimarratu nahi dugu. Beharrezkoa da, eta beharrezkoa da orain egitea”.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.