Bagerak hutsuneak ikusi ditu Donostiako Aste Nagusian euskararen erabileran

Erredakzioa
2008ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Donostiako Aste Nagusian euskarak izan duen erabilera aztertu du Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, eta hainbat «hutsune» ikusi ditu.Saguesen egiten diren kontzertuetan, esaterako, euskaraz kontzertu bakarra egiten jarraitzen dela salatu dute, zenbait ekitalditan gaztelania nagusitzen dela, eta idatzizkoan hizkuntzen erabilera nahiko orekatua bada ere, zenbait gabezia sumatu dituzte. Udalaren web orrian, esaterako, sarrerako hizkuntza lehenetsia gaztelania dela esan dute, eta bigarren mailan geratzen dela Aste Nagusiari buruzko informazioa euskaraz jaso ahal izateko aukera. «Euskararen erabilera normalizatzeko pauso handiak eman behar dira oraindik, izan diren hutsuneak konpondu eta euskararen erabilera areagotu eta sendotu behar da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.