Playa de Bakio Bermeoko atun itsasontziko arrantzaleak "ondo" daudela aderazi du gaur ontziko kapitainaren emazteak Espainiako Radio Nacionalen, eta haiek dagoeneko lehorrean daudela. Pevasa Bermeoko enpresak, berriz, bahitutakoen senideek esan die gestioak bide onetik doazela.
Playa de Bakio igandean bahitu egin zuten, Somaliako itsasertzetik 250 miliatara, nazioarteko uretan, atunetan zebilela. Bahitzaileek dirua eskatzen dute marinelak aske lagatzearen truke. 26 arrantzaleetatik bost Euskal Herrikoak dira, zortzi Galiziakoak, zazpi Ghanakoak, lau Madagaskarkoak, Senegalgoa bat eta Seychelleetakoa beste bat.
Espainiak Kenyan duen enbaxadorea Somaliako hiriburuan dago, negoziazioak egiteko asmoz. Hango agintari eta ministroekin harremanetan jarri da, "prozesua arintzeko". Espainiak hara bidalitako fragata bahituta dagoen atun ontzitik gertu dago, "ordu gutxi batzuetara".
Gizartea
Bahitutako arrantzaleak "ondo" daude eta lehorrean dira dagoeneko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu