Alakrana Bermeoko atunontzia (Bizkaia) atzo goizean piratek Somaliatik 375 miliara bahitu zuten, eta Espainiako Defentsa ministroak gaur adierazi duenez, ez dago "alarma pizteko arrazoirik". Ontziaren egoera "ona" dela gaineratu du eta "uneoro" airez kontrolatuta dutela.
Atzotik, erreskate operazioaren zain dago atunontzia Indiako Ozeanoan eta Defentsa ministroak baieztatu du "Canarias ontzia gaur helduko dela Bermeoko atunontzia dagoen lekura.
Etxebastar Fleet enpresako ontzian 36 arrantzale daude, eta horietatik zazpi Euskal Herriko arrantzaleak dira. Horietatik bi bizkaitarrak dira: Iker Galbarriatu kapitaina Bermeokoa eta Angel Mari Diego sukaldaria Elantxobekoa. Ontzian Galiziako bederatzi arrantzale daude, Indonesiako zortzi, Boli Kostako bi, Ghanako lau, Senegalgo hiru, Malaysiako bi eta Seychelleetako arrantzale bat.
gizartea
Bahitutako atunontziaren inguruan ez dagoela "alarma pizteko arrazoirik" dio Espainiako Defentsa ministroak
Bermeoko 'Alakrana' ontzia atzo goizean bahitu zuten piratek, Somalian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu