Jaia eta aldarrikapena uztartu zituzten beste behin atzo Baigorrin, Nafarroa Beherean, Nafarroaren Eguneko ospakizunetan. Eguna ospatu zuten 35. edizioa izan zen atzokoa, eta mila lagunetik gora elkartu zen ospakizunetan parte hartzeko.
Goizeko 8:00etan ekin zioten festari, herriko ikastolak eskainitako askari batekin. 11:00etan txalaparta, trikitilariak, dantzariak, gaiteroak eta abar aritu ziren herria girotzen, eta arratsaldean, berriz, herri kirolak eta beste musika ekitaldi batzuk izan ziren. Besteak beste Startijenn, Bidrio eta Otsoak, Trikidantz, Tinbakada, Kiki Bordatxo, Laket eta Joxe Replay taldeek jo zuten Baigorrin.
Hegoaldeko eta iparraldeko nafarren batasuna aldarrikatzeko sortu zuten festa 1978an, eta hala egin zuten atzo ere.