Baigorriko Aberri Egunera ez deitzea erabaki du ABk

Independentistak sareak ekitaldi bakarra «inposatu» izana gaitzetsi du Abertzaleen Batasunak

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2011ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
ABk ez du deitzen Baigorriko Aberri Egunera. Independentistak sareak bere ekitaldi bakarra «inposatu» duela erranez azaldu dute erabakia, atzo bidalitako agirian. Nahiz hastapen batean Aberri Eguneko ekitaldi «irekia, bateratua eta iraupenean mugatua» posible izaten ahal zela pentsatu, «ezinezkoa» izan dela zehaztu dute. Horrez gain, «helburu politiko propio batzuen lortzeko» Independentistak sareak Nafarroaren Eguna eta Basaizea elkarte antolatzailea «erabili» izana deitoratu dute. Hala eta guztiz ere, Nafarroaren Eguna ospatuko dute igandean Baigorrin.

«Polemikarik» ez dutela nahi erranez erantzun du Independentistak sareko Floren Aoizek, eta «nahi duten guztiak Baigorrira ongi etorriak» direla gehitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.