David Pla eta Pantxo Flores Fleury-Merogisera bidali dituzte, Iratxe Sorzabal berriz, Fresnesen dago. Epaileak Ramon Sagarzazuri buruzko erabakia hartu arte Fleury-Merogisen egongo da.
Larunbatean ezagutu ziren atxilotuen aurkako karguak. Fiskalak Pla eta Sorzabali leporatzen die "helburu terroristekin pertsonen aurkako atentatuak prestatzen dituen talde bateko zuzendaritzako kide" izatea. Horrez gain, beste bost kargu ere badituzte euren gain, besteak beste, armak eta dokumentu faltsuak izatea.
Flores eta Sagarzazuri ordea "helburu terroristak dituen gaizkile taldeko kide" izatea leporatu diete.