Eremu militarraren kontrako martxara deitu dute hainbat eragilek iganderako, eta haien izan dira salaketa egin dutenak ere. Horretaz gain, jakinarazi dute Jaizkibel “defentsarako interes nazionaleko eremu” izendatu duela Madrilek. "Ez dute naturgune batek merezi duen babesa zein gure udalerrietako hirigintza arauak errespetatzeko inolako asmorik.
Azken urteetan Espainiako armadaren “urraketak” areagotzen ari direla esan salatu dute eragileek. Horietatik azkenetarikoak dira militarren erabilerarako egin dituzten lanak: hondeamakinak erabiliz pista berriak egokitzen ari dira; lur mugimenduak egin dituzte; erreka bat eta bertako landaredia kaltetu dute; eta porlanezko plataforma berriak eraiki dituzte. "Hori guztia Pasaiako Udalean inolako lizentziarik eskatu gabe, eta horrelakoetan derrigorrezkoa den ingurumen azterketarik gabe".
Horretaz gain salatu dute, bertako lurra metal astunez kutsatuta dagoela. "Berunaren kasuan, kutsatu gabeko eremu bateko berun maila 122 miligramokoa da lur kilo bakoitzeko; tiro zelaian, 1.800 miligramokoa izatera iristen da".