Irudia. Barakaldo
BAINUJANTZIA SOINEAN, PROTESTAN
Barakaldoko (Bizkaia) GAM-Aldaiturriaga enpresako beharginek aski era bitxian egin zuten atzo protesta: bainujantzian agertu ziren enpresak «larrugorritan» eta «babesik gabe» utzi nahi dituela salatzeko. 38 egun greban daramatzate langileek, enpresak aurkeztutako enplegu erregulaziorako dosierraren kontra protestan. Txosten horrekin, horretarako aski motibo ez badago ere, enpresak 67 lagun kaleratu nahi dituela salatzen ari dira beharginak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu