gizartea

Baionak AHTaren geltokia izango du

Frantziako Burdin Sareen erakundeak eta Ipar Euskal Herriko hautetsiek goizean egindako bileran erabaki dute geltokiaren kokapena.

2009ko abuztuaren 27a
16:49
Entzun
Gaur eguerdian iragarri dute AHTren geltokia Baionan izango dela. Egungo geltokiaren ondoan eraikiko dute. Frantziako Burdin Sareen erakundeak (RFF) eta Ipar Euskal Herriko hautetsiek goizean egindako bileran erabaki dute geltokiaren kokapena. Baionan tren geltokia egoteko asmoa, Lapurdiko hiru elkargok, Baiona, Angelu eta Miarritzek, trenbidearen lanak finantziatzeko jarri zuen baldintzetako bat zen. Geltoki horrez gain, Landetako Akize herrian ere geldituko da AHTa.

Arratsaldean bilerarekin jarraituko dute eta bertan, Baiona eta Hendaia arteko AHTaren ibilbideaz hitz egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.