Kako etxaldearen auzia

Baionako auzitegiak atzeratu egin du Kako aferako ebazpena

Erabakia martxoaren 13an emango dute. Prokuradoreak bi hilabetetako baldintzapeko kartzela zigorra eskatu du Virginei Brunetentzat, eta gainerakoentzat 600 euro eta 1.800 euro arteko isunak. Horiek ordaindu ezean 60 egunetik 90 egunera bitarteko kartzela zigorra izango dute.

2008ko otsailaren 22a
17:38
Entzun
Baionako Auzitegiak atzeratu egin zuen atzo Kako aferako erabakia. Atzo gaueko hamabietan amaitu zen behin-behinekoz epaiketa. Urtarrilaren 17an Kako baserrian gertatu ziren istiluengatik auzipetuta daude Fred Larrañaga, Jean Mixel Aizagerre, Beñat Etxeko, Frantxoa Irigoien, Mixel Dunate eta Virginie Brunet.

Patrice Michel prokuradoreak Brunetentzat eskatu du zigorrik gogorrena; hain zuzen ere, bi hilabeteko baldintzapeko kartzela zigorra, jendarme bati ustez ostikoa emateagatik. Gainerako bostentzat “egunisuna”eskatu dute; hau da, isuna ordaindu ezean kartzela zigorra bete beharko dute epaileak hori erabakiz gero. Larrañaga eta Etxetorentzat 1.800 euroko isuna eskatu du, eta hori ordaindu ezean 90 eguneko espetxealdia; Aizagurrerentzat 1.200 euroko isuna eta, bestela, 60 eguneko kartzela zigorra; Irigoien eta Dunatek 600 euro ordaindu beharko dituzte, eta hori egin ezean 60 eguneko espetxe zigorra.

Bi jendarmek ere kalte ordainak eskatu dituzte: 8.000 euro Larrañaga eta Etxetorentzat, zauriak eragiteagatik.

Defentsak, aldiz, prozedura bertan behera geratzea eskatu du.

Urtarrilaren 17an izan ziren istiluak Ainharbeko (Zuberoa) Kako baserrian. Egun horretan, Safer erakundeak etxalde haren segida nork hartuko zuen erabaki behar zuen Donapauleko (Baxenabarre) egoitzan. Hainbat jendarme joan ziren etxaldera, eta istiluak izan zituzten laborariekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.