Guztira bederatzi heriotza susmagarriri lotua zen Bonnemaison, baina Baionako auzitegiak zortzi leporatu dizkio. Atzo jakinarazi zuen erruztatzea auzitegiak. Bonnemaison afera aitzina doa, eta magistratuen partetik erruztatzearen baieztatzea eskas da bakarrik; agorrilaren bukaeran edo irailaren hastapenean egin behar lukete.
"Nire asmoa ez da batere izan heriotza eragitea. Nire xedea biziaren azken uneetan ziren pertsona horien sufrikarioa eta familien bizi zailtasuna laburtzea izan da", mezu hori eman zuen bere auzian. 2011ko udan atxilotu zuten, ustezko eutanasia kasu batzuk leporaturik. Bonnemaisonen kasuak eutanasiari buruzko eztabaida piztu zuen, bai Ipar Euskal Herrian, bai Frantzian.
Baldintzapean aske da Bonnemaison; besteak beste, ezin du mediku lanik bete. 2014. urtearen bigarren urte erdian epaituko du berriz Paueko auzitegia.