GIZARTEA

Baionako bestak “oro har ongi pasatu dira", suprefetaren arabera

“Nahiz eta ezbehar larri batzuk gertatu, oro har Baionako bestak ongi pasatu dira”, Patrick Dallennes Baionako suprefetaren hitzetan. Bortxaketa bat, sexu eraso bat eta istripu larriak dira "ezbeharrak".

2013ko uztailaren 29a
19:02
Entzun

Baionako besten balorazioa egin du Patrick Dallennes Baionako suprefetak arratsalde honetan. Larunbat gauean emakume bat bortxatu dute geltoki ondoko karrika ilun batean. Salaketa jarririk du, eta inkesta abian da. Horrez gain, sexu eraso bat ere gertatu zen asteazken gauean. Bi kasu horiei begira dira oraingoz salaketak jarririk.

Horrez gain, istripu larriak ere gertatu dira. Besteak beste, barda borroka gogor bat gertatu da, eta miarritzar gazte bat dago larriki kolpaturik. Beste mutil gazte bat ere larriki zauriturik da, zutoin batetik erori delako. Labankadak eta zubitik erortzeak ere gertatu dira. Hala eta guztiz ere, balorazio baikorra egin du suprefetak: “Ikusirik dagoen jendetza, proportzioan, gertakizun larrien kopurua oso apala da”.

Orokorki, 1.800 pertsona dituzte artatu hospitalean edota sokorri guneetan. Horrez gain, 154 salaketa jaso ditu Poliziak bost egunez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.