Aski da, eraso sexistarik ez! lelopean, elkarretaratzea egin dute hainbat lagunek, Baionan. Herriko Etxearen aitzinean elkartu dira, bestetan izandako bi bortxaketa salatzeko. Altxaneskatxa, PAF, EHZko brigada ubela, Aitzina, LAB, Baionako Gazte Asanblada eta Ipar Euskal Herriko Antifaxistek deitu dute mobilizazioa.
Anne Kayanakis Baionako prokuradoreak bestetan bi bortxaketa salaketa jarri zirela baieztatu zuen joan den asteazkenean, herriko etxeko ordezkariekin batera emandako prentsaurrekoan. Herriko Etxeak, aldiz, besten balorazio “biziki positiboa” egin zuen.