Gizartea

Baionako bidaiarien kanpamentu batean sartu da Polizia, eta pertsona bat zauritu

Polizia operazio bat hasi dute goizean Baionan, bidaiarien kanpamentu batean. Legez kanpokoa den eraikin bat botatzea agindu die justiziak, eta operazioan gutxienez pertsona bat zauritu lukete.

Etxea eraisten ari diren bitartean polizia ingurua zaintzen ari da. IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA.
Ipar Euskal Herriko Hitza
2015eko martxoaren 31
08:56
Entzun

Justiziak agindurik, polizia frantsesa (CRSak) Baionako Landa Ttipi gunera sartu da legez kanpoko eraikin bat botatzeko. Polizia andana bat hurbildu da goizean gune horretara, eta anbulantzia bat deitu dute pertsona bat arinki zauritua izan delako. Bidaiarien kanpamentua da Landa Ttipi, eta dirudienez eraikin bat legez kanpokoa delakoan jaso du poliziak bertaratzeko agindua.

Poliziarekin batera langile andana bat hurbildu da gunera goizean, eta une honetan legez kanpo eraikitako etxea botatzen ari dira. Gutxi gora behera CRSen hogei bat furgoneta eta langileen bi kamioi eta garabi bat daude inguruan. Etxea eraisten ari diren bitartean polizia ingurua zaintzen ari da, eta kazetariei ez diete utzi barnera sartzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.