Gizartea

Baionako festetan gertatutako bortxaketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean

Sei eta erdietan izango da, Baionako herriko etxearen aitzinean. Ostiraletik larunbatera bitarteko gauean gertatu zen erasoa, atzo BERRIAk plazaratu zuen bezala.

2010eko abuztuaren 2a
18:31
Entzun
Baionako festetan bortxatu egiten dutela salatu du emakume batek, eta eraso hori agerian uzteko elkarretaratzea egingo dute gaur, 18:30ean, herriko etxearen aurrean, Bortizkeria Sexistaren Aurkako Kolektibo Feministak antolatuta.

BERRIAk atzo plazaratu zuen bezala, ostiraletik larunbatera bitarteko gauean gertatu zen sexu erasoa, eta salaketa jaso duela baieztatu du Poliziak. Hortik aurrerako xehetasunik ez du eman, emakumezkoa ez dela adingabekoa soilik.

Azken urteetan albiste lazgarrien eta eztabaiden iturri izan dira Baionako festak sexu eraso asko gertatzen direlakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.