Jaka Horiak

Baionako gazte batek esku bat galdu du Poliziak jaurtitako granada baten ondorioz

26 urteko gazteak Jaka Horien protesta batean galdu zuen eskua, larunbatean, Bordelen (Okzitania).

Frantziako polizia Jaka Horiei aurre egiten, joan den larunbatean, Parisen. IAN LANGSDON, EFE
2018ko abenduaren 10a
07:11
Entzun

Antoineri eskuineko eskua moztu behar izan diote, Poliziak jaurtitako granada batek eskuan lehertu ostean. Frantziako France Inter irratiak jakinarazi duenez, gaztea Jaka Horien manifestazio batean parte hartzen ari zen, Bordelen, eta hanka artean objektu bat ikusi zuen. Poliziari bueltan jaurtitzeko hartu zuen, eta eskuan lehertu zitzaion.

Berehala ospitalera eraman behar izan zuten, eta medikuek eskuineko eskua moztu behar izan diote.

Antoainek adierazi du salaketa jarriko diola Poliziari, granadaz zauritu zituzten beste sei lagunekin batera. "Salaketa jarriko dut, aurrera jarraitu ahal izateko gutxienezko justizia behar dudalako eta zauria eragin didan arma zein den jakin", adierazi dio France Inter irratiari. Antoinek gaineratu du onartezina dela arrautzak jaurtitzen dituztenei poliziak lehergaiekin erantzutea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.