Hezkuntza. Murrizketak
Baionako Lan Burtsarekin bilduko da irakasle talde bat
Gaur zortzi «prekarioen» talde bat osatu zuten lanik gabe geratzear dauden 40 pertsonak, irakaskuntzan dihardutenak gehienak. Talde horrek bilera bat egingo du gaur Baionako Lan Burtsarekin, egoeraz mintzatzeko. Hainbat helburu hartu ditu taldeak: baldintza txarrak dituzten lanpostuak desagerraraztea, heziketa kualifikaturako sarbidea ziurtatzea eta soldata «duin» bat jasotzea. Bestalde, haien borroka «sozializatu» nahi dute, gurasoen eta beste sektore batzuetako langileen babesa lortuz. «Egun, prekarioa izatea ez da bazterreko zerbait, langile gehienen patua baizik», ohartarazi du taldeak. Bileraren ostean prentsaurreko bat emango dute, hitz egindakoaren berri emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu