Baionako tren zerbitzuak berriro abian jarri dituzte
BAIONA. Baionatik Hendaiarako, Donibane Garazirako eta Pauerako tren zerbitzuak geldirik egon dira asteburuan, baina berriro abian dira atzoz geroztik. Aturri gainean eraikitzen ari diren burdinazko zubia jausi, eta bi langile zauritu ziren larunbatean, eta garraioak eten zituzten. Sindikatuek salatu dute laneko segurtasuna ez dela bermatua trenbidearen lanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu